Psikologia Kliniko eta Sanitarioa
Osasun-sistemaren oinarrizko zutabea, ebidentzia enpirikoan oinarritutako jarduna.
Psikologia klinikoa osasun-sistemaren oinarrizko zutabe gisa sendotu da azken urteotan, gero eta handiagoa den eskaerak eta haren esku-hartzeen eraginkortasuna babesten duen ebidentzia zientifikoak bultzatuta. Testuinguru honetan, diziplinak giza esperientzia bere alderdi emozional, fisiologiko, kognitibo eta portaerazkoetan integratzea du helburu, ebidentzia enpirikoan oinarritutako jardun profesionalaren bidez.
Lanbidea indartzen jarraitzeko, beharrezkoa da gaur egungo hainbat erronkari erantzutea, besteak beste: psikoterapia funtsezko tresna gisa integratzea eta berariaz aitortzea; kalitatea eta etika bermatzea, baita ingurune digitalaren esparruan ere; eta profesionalen autozaintza sustatzea, horrela bakarrik bermatuko baitugu pertsonen beharrekiko lotura sendoa.
Era berean, ezinbestekoa da psikologia klinikoaren aitortza eta ikusgarritasuna sustatzea arreta-esparru guztietan.





