
Dekanoa
Elena Fdez.-Markaida Goitia
Psikologian lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean, Klinikan berariazko prestakuntza ematen zuen urte akademiko bat gehiago eginda. Kriminologian diplomaduna orduko Kriminologiaren Euskal Institutuan. Bitartekaritza Penal, Zibil eta Merkataritzakoan Masterra Madrilgo Alfonso X el Sabio Unibertsitatean.
Urteak daramatza Psikologia juridikoan eta auzitegikoan, Bitartekaritzan eta Justizia Leheneratzailean zentratuta.
Eusko Jaurlaritzaren Bitartekaritza Intrajudizialeko Zerbitzuko koordinatzailea Euskadin eta, duela zazpi urtetik, COPBko Laguntza Psikojuridikoko Zerbitzuko psikologo aholkularia. Bitartekaritza ikastaroak zuzentzen ditu Deustuko Unibertsitatean, eta hizlaria da bitartekaritzari eta justizia leheneratzaileari buruzko estatuko eta nazioarteko kongresuetan.
Gizarte arloan, esperientzia zabala du boluntariotzaren munduan, bai esku-hartzetik bai bitartekaritzatik. Gerontopsikologiako Unibertsitate Espezialista UPV/EHUn, eta emakumeen aurkako indarkerian prestakuntza du.
