Psikologia gure bizitzetan
Elena Fdez.-Markaida Goitiak, dekanogaiak, bere eremu guztietan emozioekin bizi den Psikologia aldarrikatzen du, eta zaintzen dutenak nork zaintzen dituen galdetzen du.

Elena Fdez.-Markaida Goitia, Bizkaiko Psikologiaren Elkargo Ofizialeko dekanogaia.
Duela egun batzuk psikologia zer den galdetu zidaten. Egia esan, honezkero eta gure lanbidea inoiz baino ezagunagoa den une honetan, harritu egin ninduen. Iruzkin hori ezinezkoa zela pentsatu nuen, eta pixka bat astintzen zaitu, pertsonaren tonu atsegina gorabehera. Baina buelta eman nion, eta neure buruari esan nion: interesa du jakiteko zer den eta zer eman diezaiokeen. Azken batean, ezjakintasun horri ikuspegi positiboa ematea da kontua.
Adimen artifizialak, esan zidaten bezala, honela definitzen du Psikologia, gure Psikologia: «giza jokabidea eta gizabanakoen eta taldeen prozesu mentalak aztertzen dituen gizarte-zientzia eta diziplina akademikoa».
Harritu egiten nau hain definizio hotz eta laburrak, gure lanbidea ohiko eran eta etengabe bizi baita emozioekin, bai laguntza-eremu kliniko edo sanitarioan. Era berean, eremu juridikoan eta Bitartekaritzan edota Justizia Leheneratzailean, non alderdien arteko gatazkak erabiltzaileek sentimenduak azaltzea eta prozesuan emozioak behar bezala kudeatzea dakarren. Eta inoiz ahaztu gabe eskola-eremua, parte hartzen duten pertsona guztiekin, Esku-hartze Sozialaren eremua, Kirola eta Antolakundeen Psikologia, baita Berdintasunari eta emakumeari eskainitako eta zuzendutako lana ere. Pertsonak dauden lekuan, mundu emozional bat dago.
Ezin dugu ukatu, elkarreragiten badugu, emozioak hor daudela: egoerak hautemateko eta haien aurrean erreakzionatzeko dugun moduan eragiten dute. PSIKOLOGIAKO PROFESIONALOK horrekin bizi gara, beti ere entzute aktiboaren ikuspegitik: mina, tristura, pena eta amorru sentimendu kontrajarriak, aurre egiteko ezintasunaren sentimendua, bakardadea eta etsipena, gatazka, beldurra eta larritasuna. Sentimenduak eta egoera traumatikoak zerrendatzen jarrai nezake, gatazka desberdinei aurre egin ahal izateko beharrarekin batera.
Zalantzarik gabe, beste une batzuetan eta mugitzen garen eremuaren arabera, lan-, gizarte- eta hezkuntza-bizikidetza antolatu eta erraztea dagokigu.
Eta azaldutako guztiaren aurrean, ezin dugu eta ez dugu ahaztu behar psikologoaren profila. Kontuan hartuta gatazka pertsonartekoa, familiakoa eta soziala bizi eta profesionalki artatzen dugula, psikologiaren eremu guztietatik, arazoak eta mina dituzten pertsonekin, askotan gelditurik eta gainezka daudenekin, nire ustez entzuteko, harreran hartzeko eta laguntzeko gaitasun handia izan behar dugu, inola ere epaitu gabe erabiltzaileek azaltzen dituzten sentimenduak. Ezinbestekoa da beti segurtasun-gune bat sortzea, berez zuzenean onura ekartzen baitie artatzen ditugun pertsonei.
Hala ere, ez dugu geure burua ahaztu behar, psikologiako profesionalok. Askotan minarekin eta gatazkarekin bizi gara. Nork zaintzen gaitu? Beharrezkoa da profesionalki norengana jo izatea eta orientazioa eta laguntza jasotzea gure lan profesionalean eta gure osasun emozionalean.
Agian, luzatu ez dadin, esango nuke, azaldutakoarekin bat, PsiCopIndartzenek gure lanbidea indartu nahi duela, gero eta baloratuagoa dena, eta, zalantzarik gabe, gure profesionalak; Psikologiaren barruko gure aniztasun profesional handia indartzen jarraitu, inoiz ahaztu gabe gure helburuetan garrantzitsuena Bizkaiko Psikologiaren Elkargo Ofiziala osatzen duten elkargokide guztiak eta bakoitza direla, eta, jakina, Psikologiaren jardunean diharduten pertsona guztiak.