- urte honetan gure Bizkaiko Psikologiaren Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzarrerako hauteskundeak ditugu. Horregatik, PsiCopIndartzen taldeak gardentasunetik, profesionaltasunetik, hurbiltasunetik eta elkargokideenganako etengabeko arretatik parte hartu nahi du, baita aniztasun profesionaletik ere, Psikologiaren arlo bakoitza ordezkatuz eta psikologook dugun balioaren eta indarraren alde zalantzarik gabe apustu eginez.
Era berean, espezialitate guztietako esperientzia eta ezagutza teoriko-praktikoa ekartzen dugu, gure taldeko profesionalen une eta adin guztietatik, bai eta elkargokide bakoitzari begira ere: graduatu berri diren gazteak, hasten ari diren gazteak eta urteetako jardunbidea duten profesionalak.
PsiCopIndartzen taldeak elkargokide bakoitzak ideiak ekarriko dituen eta gure helburu eta zeregin profesionalak sendotu eta indartuko dituzten jarduera eta ekimenetan parte hartuko duen COP bat nahi du, guztion eta guztiontzako Elkargo parte-hartzaile bat sortuz.
Zortzi urtean lortutakoaren jarraipena eta indartzea, eta behar berrietara egokitzea eta berritzea, konstante bat izango dira gure helburuetan, COPB ireki, interaktibo eta elkargokideak aktiboki entzuten dituen bat lortzeko.





